2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

R.M.Azkue Literatura Sariak

Lehiaketa:

R. M.  Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik dago.

-Lehiaketen Atalean azalpen zehatzagoa aurkituko duzu.
-Informazio gehiago Euskaltzaindiaren esteka honetan:

2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

EUSKARAZ BIZI taldea  MARTXAN DA aurten ere. 

Bolondres talde  langilea ! ABENDUAREN 3a , EUSKARAREN EGUNA,  nola antolatu pentsatzen hasia da iada. Zer izango ote da? Mendi irteera bat, futbol txapelketa, karaokea ...?

Azaroak 26ean proposamena aurkeztuko dute. Blog honetan argitaratuko dugu PLANGINTZA. Ados?
Gero arte

Bernedo 2015-16


2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

Lide Lasa, Oiartzoko Ipuin eta Poesia Lehiaketan irabazle

Oiartzoko Ipuin eta Poesia Lehiaketak badu irabazlea: 2. mailako Lide Lasa. "Argitu da iluna" lana izan da Oiartzoko ikasleei gehien gustatu zaiena eta, hortaz, 10€ jasoko ditu saritan. Oraindik Lideren lana irakurtzeko aukerarik izan ez baduzue, hemen duzue horretarako aukera.

Zorionak, Lide!! eta besteok hurrengo urtean berriro saiatu!

2015(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Baditugu Oiartzoko Ipuin eta Poesia Lehiaketako lanak!

Lanak aurkezteko epea bukatuta, esku artean ditugu Oiartzoko Ipuin eta Poesia Lehiaketara aurkeztutako lanak. Hiru lan jaso ditugu, bi poesia eta ipuin bat, eta hiru horietan gustukoena zein dugun aukeratu behar dugu orain denon artean. Horretarako, irakurri eta gustukoena duzuena bozkatu, maiatzaren 8a baino lehen. Irabazleak Oiartzoko dendan gastatzeko 10€ko balea jasoko du.

Hauexek dira aurkeztutako hiru lanak (Moodleko lotura egiten du zuzenan, beraz, zuen izena eta pasahitza jarri beharko dituzue):


Ainguraturiko ontzia

Argitu da iluna

Ez naiz Jainkoaren beldur


Eta lotura honetan duzue zuen bozka emateko aukera (hemen ere Moodleko izena eta pasahitza sartu behar dituzue).

2015(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Oiartzoko ikasleak Korrikan!



Oiartzoko ikasleek Korrikan parte hartu zuten joan den larunbatean. Xabier Solisek eta Ane Ibargurenek eraman zuten lekukoa.





2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

XVIII. Madalen Sariak eta Oiartzoko Ipuin eta Poesia Lehiaketa!

Martxan da blog honetako 2. lehiaketa. Oraingoan idazle lanetan jarriko zaituztegu. Errenteriako Udalak XVIII. Madalen Sariak antolatu dituela aprobetxatuta, Oiartzoko Ipuin eta Poesia Lehiaketa antolatu dugu. Lehiaketen atalean duzue informazio gehiago.


Animatu, eta hasi boligrafoak astintzen!
 





2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

Martxoaren 14rako egitarau bete-betea

Korrika gerturatzen ari dela eta, beroketa lanak egiten hasiak dira Errenteria-Oreretan. Honako egitaraua antolatu dute Lau Haizetarako kideek larunbaterako, eta Oiartzoko euskaltzaleoi gonbidapena egin digute:

11:19an MINTZODROMOA.

16:45etik aurrera, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT herri lasterketak. Adi! 17:30ean izango da helduen taldekako lasterketa, eta talde originalenak saria izango du.

22:30ean, berriz, BERTSO-SAIOA egingo dute Arkaitza tabernan. Bertsotan Odei Barroso, Haritz Casabal, Manex Mujika eta Xamoa izango dira. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Lide Lasa eta Ziortza Agirrezabala. Gai-jartzaileak primerakoak dira-eta, saioa ere halakoa izango da!




Ander Oiarbidek saria jaso du Mariasun Landa Sarietan



Oiartzoko 2. mailako ikasleak, Ander Oiarbidek, jaso zuen joan den igandean Mariasun Landa Sarietako Emakumezkoei Begirada saria. Ixiar Brusselo txistulariari buruzko lana aurkeztu zuen Oiarbidek, Txistuak emakumearen izena hartu zuenekoa izenburupean. 

Zorionak, Ander!


Oiarbide eta Landa

2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

EDBren 2. saria, Ekain Susperregirentzat

Ekain Susperregik, Oiartzoko 2. mailako ikasleak, irabazi du Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako bideo lehiaketaren 2. saria. Zorionak, Ekain!

Hauxe duzue bideoa:




2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

Korrikako abestiaren bertsio lehiaketa eta Oiartzoko euskal abesti lehiaketa!

Korrika dela eta, aurtengo abestiaren bertsioa egiteko lehiaketa jarri dute martxan. Letra mantenduz, nahi den estilora egokitu liteke abestia, eta aurkeztutako bertsio guztietatik onena aukeratuko dute. Korrikako lehiaketa horretan parte hartu nahi duzuenek behean dituzue oinarriak. 

Bestalde, Korrikako lehiaketa aprobetxatuz, Oiartzon ere antzeko lehiaketa bat egin nahi genuke. Oiartzoko euskal abesterik onena aukeratu nahi dugu. Korrikako abestia bera aprobetxatu zenezakete; hartara, bi lehiaketetan parte hartu ahal izango zenukete. Edo, bestela, aukera ezazue zuen gustuko abesti bat eta grabatu bideotxo batean (edo audioa soilik). Hauexek dira Oiartzoko lehiaketa honetarako baldintzak: 

- Abestiak euskaraz izan behar du.
- Bakarka zein taldeka parte hartu liteke.
- Talde edo bakarlari bakoitzak gehienez bi abesti aurkeztu ditzake.
- Martxoaren 16a baino lehen bidali behar duzue zuen grabaketa (bideoa edo audioa) Oiartzoko Moodlera
- Abestiak jaso ondoren bozketa bat egingo dugu oiartzotarren artean, eta abestirik bozkatuenak sari eder bat jasoko du.
   
Animatu, eta hasi entseatzen!


 


Korrikako abestiaren bertsio lehiaketarako oinarriak:

Korrika 19ren abestia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, musika-talde desberdinen arteko bideo-lehiaketa antolatu dugu. Talde bakoitzak Korrika 19ko abestiaren bertsioa prestatu beharko du, letra bere horretan mantenduz eta musika bere estilora egokituz.
Saria: egonaldi bat landetxe batean

Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen bidali behar da; martxoaren 15ean erabakia hartuko da


Nora bidali: korrika.aek@gmail.com


2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

Oiartzoko euskararen txokoa, Interneten



Euskara taldea, hiztun-neurketak, lehiaketak, Zimiko aldizkaria, Euskararen eguna... hainbat ekintza egiten dira Oiartzon euskarari lotuta; gaurtik aurrera blog berria dugu horiek denak biltzeko eta ikasle guztiok eskura izateko. Blog honetan aurkituko dituzue zuek egindako lanak, egun berezietako argazkiak, lehiaketak, web gune interesgarrien estekak...

Sartu eta ikusi!